Sahara espoliatzen duten enpresa transnazionalen inguruan hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 21a, 00:00

Fátima Elgalia Bidalla-k, aktibista saharauiak, Europako enpresek Saharar lurraldearenganako espolioaren berri emango du, bihar, 19:00etan, Biterin. Egoera horren aurrean komunitate saharauiak duen borroka antolaketa nolakoa den kontatuko du. Zehazki, emakumeek, subjektu politiko gisa, Saharar herriaren giza eskubideen alde zein paper jokatzen duten azalduko du. Bestetik, Andoni Lubakiren Expolio y ocupación dokumentala ikusteko aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!