Hernanik Ohorezko Mailan aritzeko partidua jokatuko du

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 19a, 22:15

Igandean jokatuko du, Zaragozan, Ohorezko Mailan jokatzeko kanporaketa Les Abelles taldearen aurka. 

Hernani Club Rugby Elkarteak Ohorezko Mailan aritzeko kanporaketa jokatzea erabaki du. Klubean, jokalariengan eta oro har elkarte guztia inguratzen duen alderdietan pentsatuta hartutako erabakia izan da.
Ohorezko Mailara itzultzeko partida igande honetan jokatuko da Zaragozan, Les Abelles talde balentziarraren aurka. Aurreko denboraldiko Ohorezko B Mailako B taldeko irabazleak dira eta lehia polita espero da iganderako. Saria handia da, eta irabaziz gero, bi aste barru berriro ere maila gorenean ekingo lioke Hernanik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!