'Emakumea eta espetxea' zikloa prestatzen ari dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 20a, 00:00

Azaroan zehar Hernaniko emakume presoei elkarrizketak, hitzaldia, informazio banaketa, idatziak... plazaratuko dira.

Hernaniko Sarek datorren hilean, azaroan, Emakumea eta espetxea izenburupean dinamika edo ziklo bat martxan jarriko du.

Ziklo horretan, izenak dioena landuko dute, hau da, Hernaniko preso politikoen gaia emakume presoaren ikuspegitik.

Hitzaldia azaroaren 20an

Horretarako, hainbat dinamika prestatzen ari dira, hala nola, azaroaren 20rako hitzaldi bat dago aurreikusita Biteri kultur etxean.

Bestetik Koordinadora feministarekin elkarlanean, informazio banaketa, presoek egindako idatziak plazaratu, murala egin eta beste hainbat ekintza egingo dira azaroan zehar. Hernaniko bi emakume presoei, Ainhoa eta Itxaso, elkarrizketa bana egitea ere aurreikusten du Sarek. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!