Eskubaloia

Bost lagunartetik, bi garaipen asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 20a, 00:00

Asteburu honetan hasiko dute denboraldi berria, senior eta jubenil taldeek. 

Denboraldi hasiera «nahasia» izaten ari da, baina asteburu honetan jokatuko dira lehenengo jardunaldiak. Senior mailan, hernaniarrek Urola izango dute aurkari. Etxean jokatuko dute eta, beraz, kiroldegiko pistan izango da partida. Jubeniletan, berriz, mutilek Urnietaren kontra jokatuko dute. Hauek ere Hernanin emango diote hasiera lehiaketari. Neska jubenilek, berriz, azaroko lehenengo asteburuan hasiko dute denboraldia. Aiala izango dute aurkari, eta etxean egingo dute estreinaldia, beraiek ere. 

Hala ere, eskubaloi talde guztiek ez dute oraindik  zehaztuta denboraldia hasteko egutegia. Kadeteak entrenatzen ari dira, baina ez da zehaztu ligaren hasiera. Infantilen kasuan,  taldea entrenatzen ari da,  baina partida ofizialak urtarrilarte ez dira izango. 

Bi taldeek soilik irabazi zuten asteburuko lagunartekoa

Hernaniko bost talde 2020-2021 denboraldirako motorrak berotzen hasi ziren asteburuan. Jokatu ziren bost partidetatik 2 garaipen izan ziren soilik; kadeteetan izan zen zorte hori, neska eta mutiletan. Nesken Hernani Aialak 19-11 irabazi zuten Errenteriako Ereintzaren aurka. Eta mutiletan, Hernani Sorlanek indarrak neurtu zituen Leizararen kontra, eta markagailua 44-22 itxi zuten. Mutilen kadeteen beste taldeak, ordea, ez zuen zorte bera izan: Hernani Leokak 20-33 galdu zuen, Donibaneko taldearen aurkako lehia.

Nesken kategoriako kadeteek garaipena lortu bazuten ere, jubenilek 30-19 galdu zuten Ereintzaren aurkako partida zailean. Bere aldetik, Pasaiako Donibaneko gailendu egin zen jubeniletan, Hernaniren aurkako lagunartekoan, 28-22. Eta senior mutilek ere galdu egin izan zuten 25-30, Donibanekoren aurka. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!