hernani errotzen

Kontzientzia historikoaz mintzatuko da etzi, Iñigo Larramendi

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 20a, 00:00

Hernani Errotzenek antolatutako udazkeneko hitzaldi zikloaren baitan, etzi Iñigo Larramendi izango da hizlari, arratsaldeko 19:30etan, Biterin. Larramendi izango da udazkeneko zikloko hitzaldiei hasiera emango diena, Nafarroa euskal estatua. Baina... zer dela eta, Erdi Aroko kontu bat 2020an? gaia jorratuz. Hitzaldi zikloan egingo dituzten ondorengo bi saioak urrian eta azaroan izango dira. Lehena Fernando Sanchez Aranazek eskainiko du, urriaren 29an. Bigarrena, aldiz, Iñaki Lopez de Luzuriagak, azaroaren 19an.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!