Kontzientzia historikoaz mintzatzeko, hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 19a, 00:00

Ostegun honetan, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Iñigo Larramendi kontzientzia historikoaz mintzatuko da Biterin.

Hernani Errotzen elkarteak udazkeneko hitzaldi ziklo bat antolatu du urria eta azarorako. Horren harira, ostegun honetan Iñigo Larramendiren hitzaldia izango da Biterin, arratsaldeko 19:30etan. Nafarroa euskal estatua. Baina... zer dela eta, Erdi Aroko kontu bat 2020an? izenburupean, Larramendik hasiera emango dio 3 saioko hitzaldi zikloari. 

«Hitzaldi honetan, historiaz baino gehiago, kontzientzia historikoaz mintzatuko gara; erantzunak eman baino gehiago, galderak pizten saiatuko gara», azaldu dute. Eta jakitera eman dutenez, saio horrekin jakinarazi nahi dute «soilik bere iraganaren jabe den herri bat izan daitekeela bere etorkizunaren jabe».

Ondorengo bi saioak urrian eta azaroan izango dira
Hitzaldi zikloan egingo dituzten ondorengo bi saioak urian eta azaroan izango dira. Lehena Fernando Sanchez Aranazek eskainiko du, urriaren 29an. Bigarrena, aldiz, Iñaki Lopez de Luzuriagak, azaroaren 19an.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!