Euskaraldia Euskara Ari Du ekimenaren barruan, hainbat egiteko antolatu dira urrirako. Horietako bat Gemma Sanginesen ikastaroa da, hizkuntza-ohituretan aditua den bilbotarrarena. Bertarako izenematea irekita dago, euskaraaridu@dobera.eus helbidera idatziz, edo 689 675 462 telefonora deituz.
Antolatutako ikastaroa saio bakarrekoa izango da. Helburua lehen hitza euskaraz botatzen ausartzeko baliabide askatzaileez jabetzea da. Tailerra ostiralean izango da, arratsaldeko 17:30etatik 20:00etara bitartean, Biterin.
Banakakoen Euskaraldirako izenematea abian da
Azaroaren 20an hasiko den Euskaraldiko norbanakoen izenematea zabalik dago. Herriko zenbait txokotan QR kodeak jarri dituzte eta horren bidez, izena eman daiteke. Bestalde, gaur 18:00etan Biteri kultur etxearen aurrean mahaia jarriko dute, jendeak izena eman dezan. Bestalde, Biteriren sarreran ere kaxa utzi dute, eta hor ere apuntatu daiteke jendea. Edo, bestela, Euskaraldiko bulegoan ere eman daiteke parte hartzeko izena.