'Gasinera' berria ireki du Repsolek Hernanin, Eco-Gate planaren barruan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 19a, 00:00

EAEn dagoen 'gasinera' bakarra da, eta martxan da honezkero.

EAEn Repsolek duen 'gasinera' bakarra da, eta aste honetan estreinatu dute. 

Gas natural garraiagarria hornitzeko 'gasinera' ireki berri dute Hernanin. Europar Batasuneko Eco-Gate programaren barruan dagoen apustua da, eta datozen urteetan Espainia, Alemania, Frantzia eta Portugalen beste 21 'gasinera' zabaltzea espero dute. Adierazi dutenez, «instalazio horrekin, Repsolek hornikuntza-puntu propioak hedatzeari ekin dio Euskadin». Eta Hernanin ezarri dute, Donostia Korredore Atlatikoan «emisio baxuak hornitzeko polo estrategikoa delako».   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!