Garapen iraunkorra eta hizkuntza aniztasuna aztergai Orona Ideon, Enpresarean Azokan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 19a, 00:00
Orona Ideoko Gallery aretoan ospatuko da jardunaldia.

Ostegunean izango da, eta aforoa beteta dago. Hala ere, 'streaming' bidez zuzenean jarrai daiteke jardunaldia; izena eman behar da horretarako.

Enpresarean Azoka Bai Euskarari Elkarteak bi urtean behin an­tolaturiko jardunaldia da, Gi­puzkoako Foru Aldundiarekin lan­kidetzan. 2012an egin zen le­henengoa, eta Enpresareanen hel­burua da «euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen saretzea eta elkarlana sustatzea». Jardunaldia 09:00etatik 13:30era izango da, Orona Ideoko Gallery aretoan. Segurtasun baldintzak aintzat hartuta antolatuko da jardunaldia eta baimendutako edukiera murriztuta egongo da. Hori dela eta, dagoeneko aforoa beteta dago eta streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango da. Jardunaldia jarraitzeko izena eman behar da galdetegi hau beteta: https://enpresarean.eus/info/ikusi/enpresarean-azoka-2020/eman-izena. 

2.000 euroko laguntza, jokoan
Aurten ere ekintzaileei zuzendutako Arin-arin saioa egingo da: parte-hartzaileek Garapen Iraunkorrerako Helburuen aplikazioarekin lotutako proiektuak edo ideiak azaldu beharko dituzte, hiru minututan, «arin eta labur».  

Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osaturiko epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko du, ekimena gauzatzeko 2.000 euroko laguntza eskainiz. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!