I. Sport Mundi Ongintzako Afaria egingo da asteazken honetan, Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 19a, 00:00

India hegoaldeko eskola bateko ikasleak, birusaren gaineko azalpenak jasotzen.

Vicente Ferrer fundazioak antolatutako ekimena da, eta izena eman behar da aurrez. Bildutako dirua, milaka familien osasun eta ekonomia beharrak asetzeko fundazioak  martxan dituen pandemiaren aurkako proiektuetara bideratuko da.

Asteazken honetan I. Sport Mundi Ongintzako Afaria egingo da Chillida Leku museoan. Afari horretan Vicente Ferrer Fundaziorako eta bere Indiako COVID-19 larrialdiaren ondorioak arintzeko kanpainarako dirua bilduko da. Afarira joateko eta lan honetan laguntzeko tokiak mugatuak dira. Hori horrela, antolatzaileekin harremanetan jarrita egin daiteke erreserba, www.muse­o­chillidaleku.com webgunean.

Afaria eta mahai-ingurua
Lurra Caféko terrazan egingo den afariaz gain, gaua amaitu baino lehen, bertaratzen diren  guztiek Chillida Lekuko museoa bisitatzeko aukera izango dute. Eta horren ondoren, mahai-ingurua izango da, 4 gonbidatu bereziekin: Carlos Sainz, Kirolaren Asturiasko Printzesa Saria 2020; José María Olazabal, Kirolaren Asturiasko Printze Saria 2013; Luis Chillida, Eduardo Chillida - Pilar Belzunce Fundazioko presidentea; eta Jordi Folgado Ferrer, Vicente Ferrer Fundazioko zuzendari orokorra. Eduardo Chillidak Arteen Asturiasko Printzea Saria jaso zuen 1987an, eta Vicente Ferrerrek Konkordiaren Asturiasko Printzea Saria jaso zuen 1998an. 

Vicente Ferrer Fundazioa lanean ari da koronabirusari aurre egiteko, eta horretarako antolatu dute larunbateko ekimena. «Herrietako eta ospitaleetako osasun arreta eta infekzioen prebentzioa funtsezkoak dira pandemiari aurre egiteko eta inor atzean uzteko». Horregatik, Fundazioa bere material eta giza baliabide guztiak bideratzen ari da birusaren hedapena geldiarazteko eta, horrela, landa eremuko milaka familia bere eraginetatik babesteko.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!