Buruntzaldeako gazte sortzaileak Atsegindegin bildu ziren

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 18a, 00:00

Joan den ostegunean izan zen Buruntzaldeako Gazte Sortzaileak dinamikaren aurkezpena Atsegindegin. Plaza bete zuten, bailarako sortzaile guztiek. Azpimarratu zuten momentu zail hauetan «inoiz baino garrantzitsuagoa» dela kulturgileak,

sortzaileak, artistak eta kulturako langileak beraien izaera eta nortasuna indartuko duten elkarguneak sortzea. Horretarako sortu dute dinamika hau, abian da jada.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!