Konponketa lanak ari dira egiten, haur-parkean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 18a, 00:00

Atzieta kalearen atzealdeko parkean ari dira birgaitze lanak egiten, eta korrosioaren aurkako inprimazio bat ere egin diete jolasei.

Atzieta kalearen atzeko haur-parkean konponketa lanak egiten aritu dira aste honetan zehar. Izan ere, bertako jolasak txukundu nahi zituzten, eta pintadak ere kentzen ari dira. Horrekin batera, korrosioaren aurkako inprimazio bat ere ematen ari zaie jolasei. Korrosioa inguruneko agente fisikoek edo kimikoek material baten azalean eragindako aldaketa da. Horren ondorioz, materiala deskonposatu edo desegin egiten da, eta  horregatik ari dira parkean hori saihesteko mekanismoa aplikatzen.

Guztiagatik, lanak bukatu arte parkea ezin dela erabili gogorarazi du Udalak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!