'Bertsoa Sutan' gaur, Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 17a, 00:00

Bertso saio berezia antolatu dute gaur Chillida Lekun, museoak eta Bertsozale elkarteak elkarlanean. Bertsoa Sutan emanaldia eskainiko dute, bertsolaritza eta sukaldaritza uztartuz, Andoni Egaña eta Oihana Iguaran bertsolariekin, eta Aitor Zugasti eta Maialen Cano sukaldariekin. Arratsaldeko 17:00etan izango da, eta sarrerarekin, museoa bisitatu ahal izango da aurretik, eta mokadurik ere izango dute, saioaren hasieran dastatzeko, sukaldariek gidatuta. Sarrerak salgai daude interneten, 15 euroan: museochillidaleku.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!