Bost partidu jokatuko dira gaur frontoian

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 17a, 00:00

Nesken lau daude iragarrita goizeko 10:30etan hasita eta arratsaldeko 17:30etan mutilek bat jokatuko dute lehen mailan. 

Asteburua pala partiduz josia dator eta gaur Hernaniko kiroldegiko frontoian bost partidu jokatuko dituzte Hernaniko palistek. Goizean lau partidu daude iragarrita, denak neskenak, eta arratsaldean bakarra, hau mutilena. 
Jardunaldia 10:30etan hasiko da bi partidu potolorekin. Hernaniko bi talde, lehenengo nagusien mailan, Su-Berriren aurka neurtuko dira. Bi talde indartsu dira eta lehenengo partiduan Hernani 1, Su-berri 1-en aurka ariko dira. Irazustabarrena eta Arrietak osaten dute bikote hay, baina aurrean arerio oso gogorrak izango dituzte. Galdu gabe daude bi bikoteak Gipuzkoako Txapelketan. 

Ondoren, Hernani 2 eta Su-Berri 5-ek jokatuko dute. Partidu hau ere lehenengo mailakoa da, nagusietan. Hernanik galdu egin zuen pasa den astean Su-berri 1-en aurka eta irabazi beharra du.

Goizeko hirugarren eta laugarren partiduak jubenilenak dira. Hirugarrenean Hernani 1 eta Hernani 2 bata bestearen aurka ariko dira eta goiza itxiko dute Hernani 3 eta Mundarrok.

Arratsaldean mutilen txanda izango da. 16:30etan eskuzko partidua dago eta hori amaituta Altzatarrak eta Hernanik lehen mailako neurketa dute jokoan mutilen gomazko paletan. Partidu erakargarria da eta Hernani kanpoko bezala ariko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!