Hernanik gaur hasiko du denboraldia Euskal Ligan Jatorkideren aurka

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 17a, 00:00

Gasteizen jokatuko dute, 19:00etatik aurrera, eta aurreneko taldea da konpetizioa hasten. Beste bost taldeak beranduago hasiko dira.

Euskadiko Ligan jokatuko duen senior mutila izango da lehen taldea txapelketa jokatzen hasiko dena. Gaur, 19:00etan, Gasteizen, Aranalde kiroldegian, bisita egingo dio Jatorkide taldeari.
Denboraldia gogorra espero da, gehiago osasun egoeraren ondorioz, konpetizio berarengatik baino. Taldeko arduradunek diotenez «egoera hau dugu beraz aurrera egin behar. Denboraldi hasiera ez da erraza izan, entrenamendu datak, ordutegia... arazo izan dira, iaz bezala, eta urte bete ondoren ez dugu gaia zuzendu».
Senior mutilek lesioekin arazoak izan dituzte aurredenboraldian eta ondorioz, lagun arteko partida bat soilik jokatu ahal izan dute. Bera Bera taldearen aurka izan zen pasa den aste bukaeran eta emaitza 3-2  izan zen donostiarren alde. «Garrantzitsuena da jakitea non dauden gabezi haundienak, hauek izanik baloia jaso eta erasoak prestatzeko unea».

Neska seniorren taderik ez
Arazo guzti hauek izan arren, boleibolak sei talde osatu ditu aurtengo denboraldirako, zazpigarrena -senior neskak-, ez ateratzea erabaki da, entrenamendu ordutegiak kontuan izanik, baina datorren denboraldirako taldea osatzea izango da helburua.

80 jokalari sei taldetan banatuak daude eta helburua denboraldi ona osatzea da
Kirol arloa bigarren mailan  geratu arren, helburua denboraldi on bat osatzea izango da eta taldeak 12-14 jokalariz osatuak izanik, badago indarra horrela izan dadin, 80 jokalari inguru daude, eta horretarako lana egiten ari dira. 
Infantil neskek bi talde izango dituzte aurten, kadete neskak bezala, eta hauek azaroa edo urtarrilean hasiko diren itxaroten daude. Foru Aldundiak eta Federazioak hartu behar dute erabakia. Jubenil neskek, urriaren 27an izango dute lehen partida, etxean, eta Irikierako txapelketakoa izango da, Aretxabaletako Arizmendi taldearen aurka.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!