Errugbia

Asteburuan ezagutuko du Hernanik bigarren jardunaldiko aurkaria

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 17a, 00:00

Palencia eta Iruñako La Únicak igoera jokatuko dute. Ferrolek Vigoren lekua hartu du eta hurrengo astean Landarera etorriko da.

Denboraldia hasteko astebete faltan, Hernanik asteburu honetan ezagutuko du bigarren jardunaldian noren aurka jokatuko duen. Egutegian, jardunaldi horretan, igoko den taldearen aurka lehiatzea suertatu zen eta Palencia eta Iruñako La Únicak jokatuko dute postu hori asteburu honetan.

Hasiera batean Ferrol ere aritzekoa zen postu horren bila, baina Vigok uko egin dio Ohorezko B mailan jokatzeari eta beraz, postu hori beste galiziar taldearentzat izan da.

Honela, lehenengo jardunaldian, datorren astean Ferrol izango da Hernaniren aurkaria, Landaren.

Abonu kanpaina abian da

Hernanik denboraldiari ilusioz ekin nahi dio eta horregatik, elkarteak abonatu kanpaina jarri zuen martxan eta oraindik ere jarraitzen du.

Aurtengo berrikuntzen artean dago abonatu txartela webgunean bertan egin daitekeela https://hernanirugby.eus/eu/ilusioz-bultzatzen/ estekan. «Aurrera bultzatzen jarraitzeko indarrak ez dira eten», klubaren hitzetan eta 'Ilusioz bultzatzen' «jarraitu behar da». aurtengo denboraldian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!