Musika

«Jendeari gustatuko zaion, sorpresaz beteriko, bidai bat prestatu dugu euskal kostaldetik»

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 17a, 00:00
Juan Mari Beltran Oiartzungo Soinuenean.

Kostaldeko soinuak diskoaren emanaldia eskainiko dute ostiralean, hilak 23, 19:30etatik aurrera, Biterin; Juan Mari Beltran, Errege Belda, Ander Barrenetxea eta Aitor Gabilondok.

Kostaldeko Soinuak diskoaren doinuak Biterin entzungo dira datorren urriaren 23an, ostiralean, 19:30etatik aurrera. San Joan Konpartsak antolatuta. Juan Mari Beltran musikari eta ikertzaileak, Ander Barrenetxea eta Errege Belda musikari hernaniarrek eta Aitor Gabilondo musikari eta aktore errenteriarrak, diskoaren 16 abestietan zehar, bidai bat proposatuko diete hernaniarrei Euskal Herriko kostaldean barrena Lapurditik, Bizkaira Gipuzkoatik pasata.

Proiektuak Hernanirekin lotura haundia du; Juan Mari Beltran urte askotan Hernaniko Musika Eskolan irakasle aritu zen, eta Ander Barrenetxea eta Errege Belda musikari hernaniarrak dira. «Hirurok urtetan Hernani Musika Eskolakoak» gogoratzen du Juan Marik.

Orain Hernanin emango dute kontzertua eta herriarekin duten lotura hori nolakoa den azaltzen du Juan Mari Beltranek. «Ander ikasle izandakoa eta ondoren irakasle ere bai beste lekuetan. Dultzainero ona, txalapartari aparta eta perkusionista kategorikoa da. Errege nirekin hasi zen dultzaina ikasten, gero akordeoiarekin hasi zen eta hortik Donostiara joan zen. Hernani eta bere Musika Eskola izan da eduki dugun lotura». 

 

«Orioko emanaldia ederra izan zen eta plaza bete zen»

Pandemiak, diskoa jendearen aurrean aurkezten ari zirenean erdi-erdian harrapatu zituen. «Genituen konpromezuak bertan-behera geratu ziren. Orain espero dugu mugitzen hasia dagoen kontzertuen dinamika honek jarraitzea. Abuztuan Orioko plazan kontzertu hau jo genuen. Oso polita izan zen eta bete-betea zegoen. Egun argiz hasi ginen eta ilunduta amaitu. Jendeak gogoa dauka kontzertuetara joateko. Orion larunbatero antolatu dituzte». Bueltako lehenengoa izan zen, baina ez azkena, Hernaniko adibideak erakusten duen moduan.

«Oso emanaldi ederra da eta diskotik asko aldatu dena entseguz entsegu. Espero dugu jendeak beste bat eskatzea eta sorpresa batzuk dauzkagu prestatuta. Argi dago gu laurok asko gozatuko dugula»

Diskoa aurkezten den kontzertuan, bidai bat proposatzen zaio entzule eta ikusleari. «Hernanik badu itsasoarekin lotura, Portu eta Karabel auzoetan, nahiz eta diskoan bildu dituzten 16 abestietan bertakorik ez jaso. Gertutik pasako gara».

Herri-musikan oinarrituta, baina bertsio propio eta berriak eginez, kostaldetik kantuen barrena paseo bat egitea proposatu dute. Herri-musika, edo, besterik gabe, musika egin dute, beste behin, berezko nortasuna duena.

 

Doinu asko dantzak dira eta Dantzari Egunarekin lotura du

Biteri ez da beteko protokoloa dela medio, baina %60ko edukiera dago baimenduta. Jendea animatzea espero dute, Hernanirekin hain lotura estua izanda. «Doinu asko dantzak dira eta Dantzari Festa edo Egunarekin lotura du. Egokia da honelako emanaldia». 

Juan Mari Beltranek uste du jendeari gustatuko zaiola. «Denetatik dago. Badaude momentu  intimo xamarrak eta espero dugu jendeak ongi pasako duela, baina seguru seguru guk laurok ongi pasako dugula. Gozatuko dugu. Oso emanaldi ederra da, irekia, eta diskotik asko aldatu dena entseguz entsegu. Aurreneko emanalditik gaur arte aldatu da. Espero dugu jendeak beste bat eskatzea eta badauzkagu sorpresa batzuk prestatuta».

'Pasaiako Batelarien zortzikoa'rekin hasten gara Oiartzunekin duen lotura kontutan hartuta. Gu bertan biltzen gara. Gero Lapurdiko buelta hasten dugu eta hortik Gipuzkoara eta gero Bizkaiara»

Biterin Kostaldeko Soinuak disko osoa entzungo da. «Hamasei abestiak. Disko osoa da aipatu den paseo edo bidai hori da. «Lapurdiko buelta oso polita da. Badaude kantuak ezezagun xamarrak direnak, Pasaiako Batelarien zortzikoa esaterako. Sorozabalek moldaketa bat egin zuen, Gipuzkoako dantza errepertorioan jada agertzen da, baina Sorozabalek moldatu eta zati bat gehitu zuen. Oso polita da. Hortik abiatzen gara. Oiartzunen biltzen gara eta Pasaian itsasoratzen da Oiartzun ibaia. Gero Lapurdiko buelta egiten dugu, Ene muthilik ttipiena  kantu tragiko xamarrarekin hasten gara Lapurdiko buelta hori. Ondoren dator Brodazalearena,  oso ezaguna da, baina berri-be­rria. Bertsio polita dauka Amaia Zubiriak, gozoa, gurea gogorragoa da. Nik uste dut hori adierazi nahi izan dugula, zaharra ez dela. Zuberotar bati jasotako Lapurdiko kantu bat da. Baionan egin zuen soldaduska eta bere estiloan moldatu zuen».

 

«Abesti ezagunen egokitutako bertsio desberdinak jaso ditugu»

Hain da berria, diskoaren aurkezpen kontzertu haietatik Albaolan edo Victoria Eugenian pasa den urteko amaieran eman zituztenak, eta ostiralean Biterin eskainiko dutenak ez direla berdinak. «Asko aldatu da disko bera eta kontzertua»

Eta gainera, garbi adierazten du zein librea izan den, bertsioak egiteak. «Gure Boga-boga beste Boga-boga bat da. Baina seguru asko, guk egin duguna ez da kantzionerotik jaso duguna. Guk egin dugu, hemen. Pista hor genuen, partituran. Baina gero, hasi entseatzen, eta sartu akordeak eta armoniak, eta egiten goaz. Azkuek jaso zuen eta pentagraman jarri zuen, baina guk gurea egin dugu. Azkuek adierazten digu garbi kantu hori egiteko modu asko zeudela. Guk Imanol Goikoetxeari jaso genion Pasaiako herritik kantuaren ber­tsioa; garbi adierazten digu mu­sika beste bat dela, eta no­la hitzak ere, derrepente, Xen­pe­larrenak, moldatu egiten d­i­tu­en, libre. Orduan, berria da beti. Momentu batzuetan iru­ditzen zait kantu batzuk, bro­da­zalearena ere, kantu apartak direla. Ezin dela kantu hori in­terpretatu sormenik gabe. Par­tituran oinarrituta, zero».

«Brodazalea'ren gure bertsioa Amaia Zubiriaren bertsio gozoarena baino gogorragoa da. Lapurdiko kantua da, Zuberotar bati hartua, Baionan soldaduska egin zuenean jasoa bere estiloan»

Kantu tragikoak, baina alaiak ere badaude diskoan. Horren adibidetako bat da Kaskarote dantza. «Kaskaroteak ez dira ez ijitoak, ezta agoteak ere. Beste arraza berezia da eta Lapurdin beti izan dira lotuak arrantzarekin eta arrain salmentarekin. Bertsio asko daude eta gurea horietako bat da».

Lapurditik jarraitzen du bidaiak Ontzi bat egin da eta Jeiki, jeiki etchenkuak kantuekin. «Ereserki zoragarria da» azken hau». Eta Iparraldetik Gipuzkoara egiten du salto emanaldiak Mila zortzireun da cincuenta y cuatro-rekin.

 

Hondarribiako balezaleekin hasten dute Gipuzkoako bidaia

«Bagenituen hiru bat kantu balezaleekin. Bat behar genuen eta hau aukeratu dugu. Musika ederra da, Hondarribian jasoa. Bale bat nola harrapatzen den azaltzen digu».

Pasaiako herritik aski ezaguna dena ere agertzen da ondoren. Hori bai Kostaldeko soinuak diskoan beste bertsio bat da. «Guk jaso genion Pasaiako gizon bati eta oso polita da. Paseoa osatzeko hor ibili gara, kantutegiekin be­re­ziki: bi nagusi badaude (R.M. Az­kueren Cancionero Popular Vas­co eta Aita Donostiaren Can­cio­nero Vasco). Eta gero, ba­dau­de berriagoak: Gure Herria al­diz­karian argitaratutako Sa­la­berrirenak eta Hauspoa bil­duma. Hor baleazaleen ist­o­ri­o­ak-eta, ateratzen dira. Kantu ba­tzuk osatuak daude bertsio des­berdinekin: Hauspoa, Aita Do­nostia eta Azkue kontuan har­tuta. Bestalde, 80eko ha­mar­kadan tokatu zitzaidan Gi­puz­koako kostaldean herriz he­rri ibiltzea, informazioa bil­tzen. Ospetsua izan zen ttin­ttan­ttanttinttikittin hura, Orion. Eta gero, Oiartzungo proiektu ho­netan hasi ginen 1985ean, eta handik gutxira hasi ginen lan­da-lana esaten zionarekin. Orain­dik jarraitzen dugu. Doi­nutegia esaten diogu pro­iek­tu­ari, eta hor asko jaso dugu. Dis­ko­an, adibidez, ematen dugun Pa­saiakoaren bertsioa, hortik hartua dago. Gero saiatu gara dena ez zedin izan amodiozko kantuak edo tragediak edo dan­tzak».

 

Kristobal Colonen historia abesti batean eskainiko dute Aita Donostiak jasoa 1944an

Ale arraunen Zumaiako abestia da. «Asko gustatzen zait. Arraunlarien kantu bat da». Baxenafarroan Aita Donostiak Kristobal Colon jaso zuen eta hori ere sartu dute, baina kostaldeko kantua da. «Guztira 21 bertso dira eta 21 horietatik gu seirekin geratu gara. Ikaragarria da, 19garren mendekoak gutxienez. Aita Donostiak jasotzen du 1944an gizon bati entzunda ta, hark aitonengandik jaso eta gero. Kristobal Colonen historia jasotzen da eta kuriosoa da. Colonek kontratatzen zuen jendea balekoa zen edo ez jakin nahi zuen eta euskaldun batekin izan zuen hitzaldia jasotzen da. 'Jauna zuk ez dakizu  zein arrazetarik naizen, euskalduna bati duzunian bihotz onean galdatzen, odol hontako gizonik ez da langerretan ikaratzen? usatia naiz ipar gainian, balen arrantzan ibiltzen, lotsarik gabe arituko naiz zure ontzia gidatzen'.  Momentu batian gu izanak gara han esaten dio».

«Colonen historiak 21 bertso ditu, baina guk sei jaso ditugu abestian. Oso kuriosoa da eta bertan, Colon eta euskaldun baten arteko hitzaldia jasotzen da. Gu izanak gara esaten dio momentu batean».

Santulari zetan doa Portugaletera kantuarekin egiten da alto Bizkaiara. «Azkuek bere ama zenari idatzitakoa da. Ama Mundakakoa zen eta bertakoa da abestia». Barkora mariñelak Lekeitikoa da eta 18garren mendekoa da ondorengo Partida tristea Ternuara. «Hiru atal dira eta guk lehenengoa hartu dugu, 20 bertsotik bederatzi. Gogorra da. garai hartan abiatzen zirenak ez zekiten itzuliko ziren edo ez».

Eta Partida Tris­tea Ternuara kantuaren se­gidan sartu dute Mariñelen polka, dan­tza­tze­ko, alai-alaia. Hitzarekin badatoz, nor­ma­le­an tragediak datoz, eta gero, po­za sartzeko, instrumentala be­har da, dantza behar da. Alaia da baita ere txalapartarekin ematen dugun Santulari. Tristeak, alaiak, pikan­te­ak! Eta lasaiak. Denetatik da­go».

 

«Ezagunak diren kantu batzuk abesteko gogoa ematen dio jendeari»

Jende askori ezagunak egi­ten zaizkio zenbait abesti, kan­tatu ere egiten dituzte, go­goa ematen die beraiei ere kantatzeko eta hori oso ga­rran­tzi­tsua da. Betidanik entzun di­tuz­ten kantu asko daude disko ho­netan. «Azken biak horren adibide; Itsasoa laino dago eta Lekeitioko Kaixarranka. Paseo honen bi muturrak dira, Lapurdikoa azkenaurrena eta Lekeitikoa azkena».

Zein instrumenturekin zer jo erabakitzean ere, bertsioak egin dituzte eta ikonografian oinarritu izana aipatzen du Juan Mari Beltranek. «Ikonografia ez da hartu behar dokumentu zehatza eta erabatekoa bezala, baina iko­no­grafia euskal kostaldean eta Andaluziako kostaldean ez dira berdinak. Hau da, ikonografia neurri haundi batean da ga­rai bateko kronika jasotzen du­ena. Soinu-tresnak ez dira ka­sua­litatez agertzen hor. Horiek ager­tzen dira eta ez beste b­atzuk. Dokumentu idatzietan ere garbi dago zarrabetea asko era­bili izan dela 19garren mendera ar­te istorioak kontatzeko. Eta guk ere, istorio bat kontatu behar badugu, zarrabetea hartu dugu garai batean bezala, non eta kostaldean»

«'Partida tristea Ternuara' eta gero 'Mariñelen polka' sartu dugu, dantzatzeko alaia»

Kostaldean ari direnez, adi­bi­dez, Kaskarote dantza xirularru txiki horrekin jo dute, «inguru ho­rretan, asko erabili izan den tresna baita. Ez bakarrik iko­no­grafian agertzen delako, baina ikonografiak adierazten di­gu 11garren mendetik gaur arte tresna hori hor dagoela. Eta Le­keitioko Kaixarranka; txis­tu­a­ren errepertorioa da eta guk txistuarekin diskoan sar­tu dugu, baina baita ere xi­ru­la­rruarekin, kostaldean asko ager­tzen den soinu-tresna edo soinularia baita. Lekeition kon­kre­tuki xirularru-jolea daukagu kanpoaldean, elizan, eta baita erretauluan. Bietan. Inportantea izan da baita ere, 19garren mendetik behintzat, soka taldea, inguru horretan; Bizkaiko kostan, asko. Horregatik daude bandurria, lautea eta gitarra».

 

Victoria Eugeniako beheko aldea txiki geratu zen

Pandemia aurretik emandako kontzertuetan gustora aritu ziren eta ildo beretik jarraitzea nahi dute. «Diskoa grabatu eta gero izan zenez, gainera, ez zen berria guretzako, eta lasai aritu ginen». Vic­toria Eugeniako goialdea haun­dia izango zela, baina behekoa txi­kia, azkenean. «Albaolakoa goxoa izan zen. Alkitran usain horrekin, eta zura… Lekuagatik, bere kar­ga zeukan. Baina hau izan da aurreneko proba publiko au­rre­an, ikusteko ea jendeak hartzen du­en guk hartzen dugun be­za­la. Badakigu entsegua joa­ten zaigula konturatu gabe, gustoz aritzen gara. Gero, hori lehenengo aldiz publiko aurrean hor jarri da, eta hori genuen kezka: ea ordu eta erdian jendeak nola hartzen duen. Eta badirudi jendeari motza egin zitzaiola eta hori da inportanteena».

Nahi dute jen­dea­ri gustatzea, baina hori ez da helburua. «Helburua da guri gustatzen zaiguna egi­tea eta lasai eta pozik ate­ra­tzea eszenatokira. Gero jen­de­ari gustatzen bazaio, as­koz ere hobeto. Beraz, ez go­az publikoaren autopista ber­di­netik. Gurea nazionala da. Hortik gure borroka. Landa-bidetik zeharka. Begira zer lortu dugun; Victoria Eugeniara era­man­dako disko guztiak bukatu zi­re­la. Handik bi egunetara, hemen, kontzertuan ego­ndako batzuk museoa ikusi nahi zutela. Eta sentitzea han zeuden de­nak gurekin zeudela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!