Pala

Bi partiduko jaialdia gaur, kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 16a, 00:00

Palako jaialdia izango da gaur iluntzean, Hernaniko kiroldegiko frontoian. 20:00etan hasita, bi partidu jokatuko dituzte bertan. Kerejeta eta Macicior ariko dira aurrena, Intxurreren kontra, neska jubeniletan; eta Balerdik eta Otaegik jokatuko dute ondoren, Ataunen kontra, neska nagusien bigarren mailan. Aldiz, Idizabalen ariko da, 20:00etan hasita, Agirrek, Manterolak, Zurutuzak eta Arandiak osatutako taldea, mutil nagusien bigarren mailan. Atxurbide taldea izango dute aurrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!