Hitzaldia bihar Biterin, espetxeetako errealitateaz

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 16a, 00:00

Goizeko 11:00etan izango da, Hernaniko Ernaik antolatuta, eta beharrezko segurtasun neurriak beteta. 

Hitzaldia antolatu du Hernaniko Ernaik, bihar goizerako: espetxeetako errealitatea ezagutzera emango dute, 11:00etan hasita, Biteri kultur etxean.

Hitzaldia irekia izango da, eta segurtasun neurri guztiak beteko dira COVID-19aren aurre­an, nabarmendu dutenez. Bertaratzeko gonbitea luzatu diete herritar guztiei, espetxeetako errealitatea zein den ezagutzeko. «Denak etxean izan arte, bo­rrokan jarraituko dugu. Azkenak bidea urratu arte, gazteok zuekin!», aldarrikatu du Hernaniko Ernaik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!