Elora irteera, printzipioz aurrera

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 16a, 00:00

Elora irteera antolatu du Hernani Errotzenek, iganderako, bertako gaztelua bisitatzeko. Eta jakinarazi dute, printzipioz aurrera dijoala plana: «Nafarroako barne muga ixten ez badute behintzat, bisita gidatua egin egingo dugu». Osasun egoeragatik, hori bai, norberak eraman beharko du musukoa, hamaiketakoa eta edariak; eta bisita talde txikietan egingo dute.  09:10etan aterako dira autobusez, Biteri aurretik, eta izena eman behar da joateko: herriaerrotzen@gmail.com edo nabarralde.eus.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!