Maite Larburu musikari hernaniarra MIN sarietan finalista da, bihar

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 15a, 00:00

Maite Larburu musikari hernaniarra, Kronikarako elkarrizketa batean.

Movistar+ telebista katean eskainiko da sari banaketa, gaueko 22:00etan. Leonor Watling aktore eta abeslaria izango da, aurkezle lanetan.

Koronabirusa dela eta, martxoan bertan behera gelditu zen  Espainiako Musika Independentearen sari banaketa. Maite Larburu musikari hernaniarra MIN sarietarako nominatua izan zen, Doctor Deseo, Niña Coyote eta Chico Tornado, Zea Mays eta Zetak musika taldeekin batera. Orain, sari banaketa bueltan dela iragarri dute, eta bihar izango da, streaming bidez. Telebista erabiliko da euskarri gisa ikuskizuna eskaintzeko: Movistar+ katean eskainiko da, eta Leonor Watling aktore eta abeslariak aurkeztuko du gala.

 

Euskerazko album onena sarituko dute, bihar gauean

Etxepare Euskal Institutuak euskerazko album onena sarituko du 2020ko MIN sarien ekitaldian, eta Maite Larburu hernaniarra finalisten artean dago.  Hezurren azpian da sarietarako izendatua dagoen Larbururen diskoa. Halaber, sariketak beste 18 kategoria ditu, tartean Artistarik Onenaren AIE saria, Zuzeneko Onenaren Eventbrite Saria, edota Album Onenaren The Orchard saria.

Gutxi gorabehera ordu eta erdi iraungo du larunbatean telebista bidez eskainiko den ekitaldiak. Horretan, sariak banatzeaz gain,  «oraindik argitu gabe» dauden artista batzuen zuzeneko ikuskizunak ere izango direla jakinarazi du Etxepare Euskal Institutuak bere webgunean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!