Brontzea, Sergio Romanek Cadizen

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 13a, 00:00

Sergio Roman dominarekin Cadizen.

Pasa den asteburu honetan Espainiako Master Txapelketak jokatu dira Cadizen, eta bertan izan da Sergio Roman hernaniarra. Proba batean aritu zen, 5.000 metrotan, eta hirugarren postua eskuratu zuen. Beraz, Tolosako taldean korritzen duen hernaniarra brontzearekin itzuli da etxera. Maila altuko lasterketa izan zen 45 urtetik gorakoen mailan eta nahiz eta 16 minutuetatik ongi jeitsi 15:43,  nazioarte mailan dominak lortzen dituzten Julio Bardavio Atienza eta Juanjo Crespo zazpi segundo aurretik geratu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!