Lagunarteko garaipen bakarra eta bost partidu galdu dira

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 13a, 00:00

Hernaniar neska jubenila kontraerasoan.

Neska jubenilek bakarrik jokatu zuten etxean eta 20-27 galdu zuten Zarautzen kontra. Kadete mutilen talde batek irabazi zuen Saiekoren aurka.

Hernani Eskubaloi taldeak partiduak jokatu eta jokatu ari dira aurredenboraldian eta erritmoarekin iritsiko dira denboraldira. Pasa berri den asteburuan sei partidu jokatu dituzte talde desberdinak eta guztira bost partidu galdu dira, haietatik bakarra irabazirik. Esan beharra dago, sei partidu horietatik bost kanpoan izan direla eta bakarra Hernaniko kiroldegian. 
Garaipen bakarra Loiolan lortu zen Saiekoren aurka. Kadeteek hiru partidu jokatu zituzten eta mutilen taldeetako batek 32-49 irabazi zuen. Neska kadeteak 41-13 galdu zuten eta beste kadete mutil taldeak 43-7. 
Jubenilen bi taldeek partidu zailak zituzten. Mutilak Irungo Artalekun jokatu zuten Bidasoaren kontra eta 51-31 galdu zuten. Neskak, Hernaniko kiroldegian jokatu zuten Zarautzen kontra. Hemen lehia estuagoa izan zen, baina garaipena ezin izan zen lortu. 20-27 irabazi zuten zarauztarrek. Denboraldia prestatzeko aurkari egokiak izan ziren bai bidasotarrak eta baita zarauztarrak ere. 
Senior mutilek galdu egin 
zuten Zumarragan
Partiduak maiz jokatzen ari direnak senior mutilak dira. Asteburuan ere kantxaratu ziren, Zumarragan, Urolaren kontra.  Pasa den asten, Egiari irabazi bazioten ere, oraingoan galtzea suertatu zen, 30-22 . Nahiz eta galdu, taldea gero eta hobeto ari da eta denboraldian zehar gauza politak egin ditzakeela erakusten ari dira.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!