Mintegia gaur, Kattalin Minerrekin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 13a, 00:00

Gaur arratsaldeko 19:00etan, Katixa Agirreren, Atertu arte itxaron liburuari buruzko mintegia eskainiko du, Kattalin Minerrek. Biterin izango da, eta espazioaren edukiera mugatuko da. Euskal Herrian barrena, road movie bat egiteko asmotan den bikote bat da protagonista, eta egindako ibilbidea kontatzen du liburuak; baina baita maitasun istorio bat ere, 1976ko Gasteizko langile protestetan sortu, eta Espainiako kartzeletan jarraitu zuena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!