20garren mendeko lehen hamarkadaz jantziko da Biteri kultur etxean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 13a, 00:00

20garren mendean hainbat epidemia izan ziren, eta erakusketa honetan, «musuko ezberdinak erabiltzen zirela ikusiko da».

San Joan Konpartsak antolatu du erakusketa eta datorren asteko astelehenetik urriaren 23ra bitartean, egongo dira ikusgai jantziak Biterin, arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara. 

Urteroko zita jarri du Hernaniko San Joan Konpartsak,  Euskal jantziei buruzko erakusketa jarriko baitu, datorren astelehenean, eta urriaren 23ra arte egongo da aukera, bertaratzeko. 


Arratsaldeko 17:00etatik 19:30etara izango da erakusketa. Bertan, 20garren mendeko lehen hamarkadetako jantziak erakutsiko dira, eta aipatu dute garai hartan zenbait epidemia egon zirela kontuan hartuta, «musuko ezberdinak erabili zirela ikusi ahal izango da». 

Urriaren 22an hitzaldia, Ramón Garciaren eskutik
Urriaren 22an, Ramón Garciak, hitzaldia eskainiko du, arratsaldeko 18:30etan hasita. Erakusketan bertan egingo da.   

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!