'Atertu arte itxaron' liburuaz, mintegia

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 12a, 00:00

Bihar egingo du hurrengo saioa Emakumeen euskal literatura ikuspegi feministatik mintegiak, Kattalin Minerrek gidatuta. Biterin izango da, 19:00etan hasita; eta oraingoan, Katixa Agirreren Atertu arte itxaron liburuari buruz ariko dira. Euskal Herrian barrena, road movie bat egiteko asmotan den bikote bat da protagonista, eta egindako ibilbidea kontatzen du liburuak; baina baita maitasun istorio bat ere, 1976ko Gasteizko langile protestetan sortu, eta Espainiako kartzeletan jarraitu zuena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!