Arratsaldetako mezak, gaurtik martxan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 12a, 00:00

Gaur ekingo diote berriro, arratsaldetan mezak eskaintzeari, Hernaniko San Joan Bataiatzailea parrokian. Hala jakinarazi du Hernaniko Parrokiarteak. Horrela, gaur hasita, mezak izango dira arratsaldeko 19:00etan, baita larunbatetan eta jaiegun bezperetan ere. Astegunetan, Atetxikitatik izango da sarrera, eta markatuta dauden eserlekuak erabili beharko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!