Udaltzaingoa

Lapurreta Kaxkoko denda batean, atzo goizaldean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 11a, 00:00

Bizilagun baten abisua jaso, eta lapurra atxilotu ahal izan zuen Udaltzaingoak.

Lapurreta saiakera bat izan zen atzo goizaldean, Kaxkoko denda batean, baina lapurra atxilotu egin zuten, Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Bizilagun baten abisua jaso zuen Udaltzaingoak, goizaldeko 04:00ak aldera, denda batean lapurtzen ari zirela esanez; eta inguruan zebilen patruila bat bertaratu zen. Dendatik ateratzen ari zela harrapatu zuten lapurra, labana haundi bat eskuan zuela, eta dirua, diru-kutxa eta dendako hainbat objektu hartuta. Bertan atxilotu zuten udaltzainek, eta Ertzaintzaren esku utzi zuten lapurra. Udaltzaingoak argitu duenez, ate nagusiko kristala hautsi zuen lapurrak, dendara sartzeko.

Horrelako kasuetan, berehala 092 telefonora deitzeak duen garrantziaz ohartarazi nahi dituzte herritarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!