Bigarren eskuko azoka, gaur Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 10a, 00:00
Irailean eguraldi ezin hobea egin zuen eta Urbietan jarri ziren postuak.

Postuak 10:30etatik 13:30etara egongo dira jarrita eta postu bat nahi izanez gero, 682 741 366 telefonora deitu.

Pixkanaka herria normaltasunean sartzen hasi da, eta beraz, urteko ohiko jarduerak bueltan dira, martxoan koronabirusaren ondorioz dena bertan behera geratu eta gero. Bigarren eskuko azoka da horietako bat; hileko bigarren larunbatean egiten dute eta irailekoa, eguraldi ederrarekin egin arren, bigarrengoa Atsegindegira pasa dute, gaur euria espero baita.

Postuak, 10:30etatik 13:30etara bitarte, egongo dira jarrita. Saltzen jarri nahi izanez gero, telefonoz deitu behar da aurretik: 682 741 366 telefono zenbakira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!