Buruntzara eta Igorin-Akolara bi mendi irteera, gaur eta astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 10a, 00:00

Buruntzara igoko dira hernaniar gazteak.

Gaurko gaztetxeak antolatu du eta astelehenekoa Behemendiren eskutik dator.

Kontrakantxa gaztetxeko kideek mendi martxan irtengo dira gaur, goizeko 09:00etan, Atsegindegitik. Bertatik Buruntza mendira igoko dira elkarrekin. Hiru orduko ibilaldia izango da, gutxi gorabehera.

Bueltakoan, gainera, hamaiketakoa egingo dute, gaztetxean bertan. Nabarmendu dute, segurtasun neurri guztiak bermatuko direla, eta derrigorrezkoa izango dela maskarilla eramatea, irteeran parte hartzeko. Urrian zehar hitzordu gehiago iragarriko dituzte.

Igorin-Akolako trikuharriak ezagutzeko aukera

Ez da asteburuko mendi irteera bakarra izango. Iraila-urriko asteburuetan eskualdeko herrietan irteera gidatuek antolatu ditu Behemendik. Hernanin irailaren 26an egin behar zen irteera gidatua bertan behera gelditu zenez eguraldi txarrangatik, astelehen honetara, urriaren 12ra igaro dute. Ordua eta abiapuntua berdina izango da, 09:30etan Epele auzoko Irubide jatetxeko sarrerako aparkalekuan. Igorin-Akola inguruko trikuharriak ezagutzeko aukera paregabea izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!