Euskaraldia

Gemma Sanginesek ere tailerra eskainiko du euskeraren inguruan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 10a, 00:00

Urriaren 23an emango du bi ordu t'erdiz Biterin eta Joxerra Gartziaren lau saioetako lehendabizikoa ostegunean izango da 18:00etan.

Euskaraldiak antolatuta, Joxerra Gartziak Euskara zorrotz, hizkera bizi tailerra eskainiko du, urriaren 15etik arazoaren 5era bitartean, hain zuzen. Bi orduko lau saio eskainiko ditu, eta jakinarazi du, ez dela euskaraz ikasteko ikastaro bat, «euskaraz dakitenek beren hizkuntza erregistro informalean aberastekoa» baizik. Doberako bazkideek 20 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainerakoek 25 euro. Bi modutara eman daiteke izena, euskaraaridu@ dobera.eus helbidera idatziz, edo 689 675 462 telefonora deituz.

Tailerretan izena eman daiteke

Bigarren tailer bat ere antolatu du Euskara Ari Du-k urrian zehar. Gemma Sanginesen tailerra edo ikastaroa antolatu da urriaren 23rako. 17:30etatik 20:00etara izango da tailerra Biteri kultur etxean.

Bertarako izenematea irekita dago, euskaraaridu@dobera. eus helbidera idatziz, edo 689 675 462 telefonora deituz.

Gemma Sangines bilbotarra da eta 2006tik hiztunak ahalduntzeko, Hizkuntza Aktibismo Tailerrak, emateagatik da, besteak beste, ezaguna Euskal Herrian.

Tailerren helburua lehen hitza euskaraz botatzen ausartzeko baliabide askatzaileez jabetzea da, konplexuak hankaz gora igorriz, eta euskararen erabileraren zama partekatzen ikasiz, aldeko espazioak eta jarrerak irabazteko.

Hizkuntz gutxituen hiztunen artean dagoen autoestimua hobetzea. Hizkuntza gutxituen hiztunak askotan urpekariak bezalakoak dira: ur- -azalaren azpian geratzen dira eta soilik eremu ziurretan irteten dira azalera. Modu berean erantzungo zaiela ziur daudenean baino ez dute hitz egiten katalanez edo euskaraz. Egoera hori gainditzen ikastea da TELP tailerren helburuetariko bat.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!