Abonatu kanpaina abian jarri du errugbi elkarteak

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 10a, 00:00

«Aurrera bultzatzen jarraitzeko indarrak ez dira eten», klubaren hitzetan eta 'Ilusioz bultzatzen' «jarraitu behar da».

Hernani Club Rugby Elkarteak 2020-2021 denboraldi berri eta ezohikoari ilusioz gainezka ekingo diotela adierazi dute klubetik. Horregatik, elkarteak abonatu kanpaina jarri du martxan: «azken hilabeteak oso gogorrak izan badira ere pairatzen ari garen osasun krisialdia dela eta, aurrera bultzatzen jarraitzeko indarrak ez dira eten Landare inguruan.

Hori dela eta, Ilusioz bultzatzen abonatuen kanpaina berria jarri dugu martxan 2020-2021 denboraldiari begira».

Abonua webgunetik egin daiteke eta etxean jaso

Aurtengo berrikuntzen artean, abonatu txartela webgunean bertan https://hernanirugby.eus/eu/ilusioz-bultzatzen/ estekan egiteko aukera dago eta horrela, «gure webgunean eginez gero abonatu guztiek jasoko duzue zuen abonua etxean. Gure ilusio eta indar guzti horiek zaleei transmititu nahi dizkiegu dagoeneko prestatzen hasiak garen denboraldian. Osasun eta krisi egoera zailak kontuan hartuz, zuen laguntzarekin jarraitu nahiko genuke, bultzatzen jarraitu ahal izateko».

Taldetik bertatik eta abonatuen kanpaina berri honen hasierarekin batera, «zale guztiei eman nahi dizkizuegu eskerrak Hernani Club Rugby Elkartearengan duzuen konfiantza eta errespetuagatik. Jarrai dezagun elkartea haunditzen!».­

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!