SASKIBALOIA

Hernanik berriz ere etxean eta Mundarrok kanpoan jokatuko dute

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 10a, 00:00

Astigartarrak, gaur 14:15etan, Usabalen ariko dira eta hernaniarrek, gaur, 18:00etan, Donostiako Dolphins izango
dute aurkari.

Aurreko asteburuan hasi zen saskibaloia Gipuzkoan, hirugarren jardunaldiko partiduekin eta asteburu honetan lehenengo jardunaldiari dagozkion partiduak jokatuko dira. Hernanik eta Mundarrok gaur bertan jokatuko dituzte beraien norgehiagokak senior lehenengo mailan.

Bai batzuk eta bai besteek, galdu egin zuten, alde txikiarekin estraineko partidu hori, eta bigarren partiduetan lehenengo garaipena eskuratu nahi dute. Gainera, aurrekoan bezala, Hernanik etxean jokatuko du eta Mundarrok etxetik kanpo. Astigartarrek Tolosara egingo dute bidaia, bertan TAKE Orbelaren aurka jokatzeko. Eguerdiko 14:15etan hasiko da partidua.

Oraindik ikusteko dago taldeen maila nolakoa den, baina tolosarrek aurreneko jardunaldian 54 punturen aldearekin garaitu zuten (88-34) Zaintzen Askatuak taldea. Breaz, esan liteke partidu benetan zaila dutela aurrean moreek.

Aurkari ahulagoa izan dezake aurrean Hernanik. Kiroldegian, gaur, 18:00etan Donosti Dolphins izango du aurrez aurre.

Hauek ere lehendabiziko partidua galdu egin zuten eta aukera dute hernaniarrek bere aurreneko garaipena lortzeko. Bestetik atzo ilunabarrean Mundarroko neskak bere lehendabiziko partidua jokatu zuten Eskoriatzan, aurreko asteko partidua bertan behera geratu eta gero.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!