Bost lagunarteko partidu jokatuko dituzte Hernaniko eskubaloi taldeek

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 10a, 00:00

Jubenil neskek bihar Zarautz izango dute aurkari, 12:00etan, kiroldegiko lehenengo pistan. Beste lau partiduak kanpoan ariko dira gaur.

Eskubaloiko Ligak hasteko bi aste geratzen dira, baina talde guztiak denboraldia prestatzen ari dira lagunarteko partiduekin. Asteburu honetan ere norgehiagoka asko egongo dira lurralde osoan zehar eta horien artean Hernani Eskubaloi taldeko bost talde ariko dira lehian.

Hori bai, bostetik lau taldek kanpoan jokatuko dute gaur bertan eta bakarra izango da etxean jokatuko duena. Jubenil neskek kiroldegiko lehenengo pistan jokatuko dute, bihar, eguerdiko 12:00etan, Zarautz taldearen aurka. Nesken talde nagusia da eta bere aurreneko partidua izango da Hernanin.

Beste lau taldeak Donostiara, Irunera eta Zumarragarra egingo dute bisita. Mutil seniorrek gaur, 16:15etan Urolaren aurka jokatuko dute, aurreko astean Egia gainditu eta gero.

Jubenil mutilak Bidasoa izango dute aurkari, 19:00etan, Artalekun. Kadete neskek eta kadete mutilek gertuago jokatuko dute. Loiolan izango dira, Saiekoren aurka jokatzeko, 10:30etan mutilak eta 12:30etan, neskak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!