Kiroldegian, bi partidu garrantzitsu jokatuko dira gaur goizean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 10a, 00:00

3garren mailako Iturbe eta Urdangarin kadeteek partidurik ez dute galdu eta Epleren aurka ariko dira. Urkizu eta Labakak ondoren jokatuko dute.

C.D. Hernaniko pelotariek, sei partidu jokatuko dituzte asteburu honetan, Gipuzkoako Txapelketako bi eta Elizondon jokatu eta aste honetan hasiko den Baztan Txapelketan lau.

Partidu garrantzitsuenak Hernanin jokatuko dira gaur goizean. Hirugarren mailako kadeteek, Iturbe-Urdangarinek, partidurik galdu gabe jarraitu nahi dute, Epleren aurka. 11:00etan hasiko da partidua kiroldegiko frontoian. Bestetik, lehenengo mailako seniorrek, Urkizu-Labakak, bigarren garaipena bilatuko dute txapelketan, Tolosaren aurka. Borrokan jarraitzeko, mantentzeko helburuarekin, irabaztea oso garrantzitsua izango da.

Elizondoko txapelketako lau partiduak ondorengoak izango dira: Kerejeta eta Oiagak, Eple-eko bikotearen aurka jokatuko dute, gaur, 10:00etan; ordu bete beranduago, 11:00etan, Mendiable eta Zabalaren txanda izango da Lesakaren kontra; eta eguerdiko 12:00etan, Macicior eta Osesek, Eple taldeko bigarren bikote baten aurka ariko dira. Bihar, igandean, 11:30etan Apaolaza eta Etxarri jubenilek, Ataun izango dute aurrez aurre.

Mundarroko Loidik eta Santxezek, atzo ilunabarrean jokatu zuten Bergararen aurka Bergaran bertan. Aurreko jardunaldian irabazi egin zuten. Bigarren mailako nagusiak ere jokatu zuten, baina Getarian Gure Txeruren aurka.

Lizeaga anaiek, orain arteko partidu guztiak irabazi eta gero, atsedena dute asteburu honetan.

 

Mendialdeko Txapelketaren bosgarren jardunaldia Leitza eta Lekunberrin

Leitzan eta Lekunberrin, gaur eta bihar, Mendialdeko Txapelketaren bosgarren jardunaldia izanen da eta bertan Goizuetako, Umore Onako, pelotariak ariko dira. Senior mailan, Zurutuzak, Aurrerako Lekuona izanen du kontrario buruz buru, 11:00etan, Amazabalen. Igandean, Legarretak, Laraungo Ijurko du aurkari kadeteetan, Lekunberrin, eguerdi aldera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!