Sagardotegi denboraldia bertan behera gelditu zen, San Joanik gabe ere gelditu gara, eta oraingoan berriz, Bakailu asterik ez dugu izango. Honek guztiak Hernaniko ostalaritzan kalte haundia izango du, egoera geroz eta koplexuagoa baita.
Herriko jendearen gertutasuna eta maitasuna nabaritu dute herriko merkatari eta ostalariek, herriko jendea azkar eta ondo egokitu baita ezarritako aldaketetara. Hala ere, eragin gehiena izan duen sektorea, ostalaritza izan da. Badirudi, Covid-19a soilik tabernetan kutsatzen dela, eta errealitatean ez da horrela.
Aurten, Bakailu astea egin izan balitz, 9. Edizioa ospatuko zen. Ekintza honek, ostalaritzan eragin positiboa izan ohi du, eta gainera, herrian sortzen den giroa, paregabea da. Hasiera batean gainera, 10 tabernek hartzen zuten parte, baina aurreko urtean, 27 bat izan ziren, eta horren ondorioz, Bakailu aste bat izatetik, bira pasa zen. Hala ere, aurtengo egoerak ez digu utzi, Hernanin hain maiteak diren Bakailu asteak ospatzen.
Pandemia honek, aipatu moduan, ekitaldiak eta festak alde batera uztea ekarri du, eta kaltetu haundiak izan dira eta izango dira, herriko tabernak. Aurtengoan ez baita, irabazi ekonomikorik egongo, ez eta herriko girorik. Beraz, gure indarrak tabernetan islatu nahi ditugu, benetan kaltetuta aterako den sektore bat delako.