Legorbururen narrazio bat saritu da

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 10a, 00:00

Imanol Lasa Foru Diputatuak eman zion saria Legorbururi.

Iñigo Legorburuk Gipuzkoa Turismoaren sari bat eskuratu du Passport kanpainaren barruan, narrazio bat saritu diote. 1000 pertsonatik gora parte hartu zuten Gipuzkoako turismoa sustatzea helburu duen kanpaina honetan. Narrazio motzen atalean, Legorburuk, Big brother lana aurkeztu zuen. Bertan, ikasturte hasiera bat irudikatu du, non protagonistak migrariak diren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!