'Zure ahotsa' izeneko murala sortuko dute gaur Gaztelekuan bertan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 9a, 00:00

Horretarako Jackson Pollock margolariaren lanean oinarrituko dira eta 17:30etatik aurrera pintzel eta margoen bidez egingo dute.

Zure ahotsa izeneko murala sortuko dute gaur, 17:30etatik aurrera Gaztelekuan denen artean. Horretarako, Jackson Pollock izeneko margolariaren lanean oinarrituko dira eta, «bere antzera, pintzel eta margoen bidez, sentimenduak, emozioak eta burutik pasatzen zaiguna ateratzeko aukera izango dute gazteek» diote Gaztelekutik. 

Asteburuan itxita egongo da eta datorren asterako ekintza ugari antolatu dira

Gaztelekutik gogoratu nahi dute, bihar eta etzi, hau da asteburuan, Gaztelekuko zerbitzua itxita egonga dela. Baina datorren astea potolo dator ekintzetan. Ondorengo ekintzak dituzte: Asteartea 13; 17:30etan, ideien murala. Gazteek esateko dituzten mezuak adierazteko espazio partekatua izango da. 

Asteazkena 14an, 17:30etan, jakintza jolasak antolatu dituzte; Trivial pursuit, preguntados, nairobitarrak... jolasetara aritzeko aukera izango dute gazteek. 

Osteguna 15ean Inmigrazinea Biterin ikusteko gelditu dira. «18:00tan geldituko gara Gaztelekuan eta 18:30etan hasiko da Diamantes negros filma». Sarrera doakoa izango da eta Amher-ekin batera burutuko dute ekintza. 

Datorren asteko ostiralean, urriaren 16an, 17:30etan,  merienda osasungarria antolatu dute. «Garaiko produktuak erosiko ditugu Hernaniko komertzioetan eta merienda goxo eta osasungarria prestatu eta jango dugu denen artean». 

Eskalada, hurrengo asteko larunbatean eta izena eman behar da aurretik

Datorren asteko larunbatean,  goizean eskalada egingo dute Kaxkardikoekin. Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da eta horretarako hiru bide erabili daitezke: WhatsApp-a (617-11-22-58), korreoa (hgaztelekua@gmail.com) edota Gaztelekuan bertan (Aristizabal 5 behea, Hernani). Ezinbestekoa da Gaztelekuko izen emate fitxa beteta edukitzea eta fitxa hau Gaztelekuan bertan, Gaztelekuko instagrameko perfileko linkean (@hgaztelekua) edota gazteriako web orrian duzue eskuragarri. Urriaren 18an, igandean, 17:00etan mandala tailerra izango dute Gaztelekuan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!