Zinea

'Las niñas' eta 'Klara y el ladrón de manzanas', gaurtik eta asteburuan zehar eskainiko diren bi pelikulak

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 9a, 00:00

Betiko orduetan gaur, 22:30etan, hasiko dira emanaldiak helduentzako pelikularekin eta bihar haurrentzako ere eskainiko da 16:30etan.

Denboraldiko lehen zinema saioak aurreko astean hasi eta gero, gaur bigarren emanaldiak hasiko dira.  Ohi bezala, astelehenera bitarte eskainiko dira filmak, astelehenean ikusleen eguna izanik. Koronabirusak sortutako pandemiaren eraginez, martxoan bertan behera geratu zen zinea Biterin eta pasa den astean berreskuratu zen berriz ere arrakastarekin.

Gaurtik aurrera Las niñas eta Klara y el ladrón de manzanas filmak  egongo dira ikusgai. Ordutegiak eta egunak mantendu egingo dira. Honela, helduentzako saioa egongo da gaur ostirala 22:30etan, bihar larunbatean 19:30etan, igandean 19:30etan eta astelehenean 16:30etan, aste honetan aipaturiko Las niñas eskainiko delarik. Larunbatean eta igandean, 16:30etan, haurrentzako saioa egongo da, aste honetan, Klara y el ladrón de manzanas.

1992an gaztetasunetik, nerabetasunera  

Las niñas-ekin Kritikaren iritziz istorio hunkigarria, sentikorra eta beharrezkoa iritsi da zinemara. Pilar Palomerok Las Niñas bere opera prima estreinatuko du, 1992ko Espainia kontserbadore eta zorrotza haurren begietatik gogora ekartzen duen film erdiautobiografikoa. Malagako Zinemaldian Urrezko Biznaga irabazi berri du, eta neskatotik nerabera igarotzea eta horrek dakarren guztia ulertzeko modu berri bati begiratzen dio

Zaragoza, 1992, Celia (Andrea Fandos) neska barnerakoi bat da, eskolapio ikaslea eta etxean ia ez dagoen ama gazte baten (Natalia de Molina) alaba. Bartzelonatik etorri berria den Brisak bere bizitzako etapa berri baterantz bultzatzen du: nerabezaroa. Bidaia honetan, 1992ko Expo eta Olinpiaden Espainian, Celiak bizitza egia eta gezur batzuez egina dagoela jakingo du.

Txahal txikiaren ametsa

Klara y el ladrón de manzanas marrazki bizidunen filma da. Klara txahal txikiak musika izar bihurtzea du amets. Mosk idia rockaren izar haundia da, bere amaren arabera, baina ez dela horrela jakingo da eta gainera gaixorik dagoela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!