Azkeneko eguna, 'mendi argazkilariek'

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 8a, 00:00

Urtero bezala, argazki lehiaketa antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak, Mendizale Astearen barruan. Eta argazkiak entregatzeko, gaur da azkeneko eguna. Elkartearen bulegora (Iturregi plaza) eraman behar dira, 20:00etatik 21:00etara. Elkarteko bazkideek eta Hernanin bizi diren argazkilari ez profesionalek hartu dezakete parte, eta 3-6 argazki bitartean aurkeztu ditzakete. Gaia librea da, baina beharrezkoa da argazki bat Hernanikoa izatea, gutxienez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!