Buruntzara mendi martxa Kontrakantxak, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 8a, 00:00

Gazte talde haundia, aurreko irteera batean. Argazkia: Kontrakantxa gaztetxea

09:00etan abiatuko dira, Atsegindegitik. Hamaiketakoa ere egingo dute, ondoren.

Mendi martxa antolatu du Kontrakantxa gaztetxeak, larunbat honetarako. Goizeko 09:00etan jarri dute hitzordua, Atsegindegin, eta bertatik Buruntza mendira igoko dira elkarrekin. Hiru orduko ibilaldia izango da, gutxi gorabehera.

Bueltakoan, gainera, hamaiketakoa egingo dute, gaztetxean bertan. Nabarmendu dute, segurtasun neurri guztiak bermatuko direla, eta derrigorrezkoa izango dela maskarilla eramatea, irteeran parte hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!