Tratu Onen (g)unea gaur, ferian

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 8a, 00:00

Tratu Onen (g)unea jarriko du Arremanitz kooperatibak urrian zehar, lau egun ezberdinetan, Hernanin eta Ereñotzun. Gaur bertan izango da aurrenekoa, Hernaniko ferian, 12:30etatik 14:30etara. Bihar, berriz, Plaza Berrin egongo dira, 10:00etatik 13:00etara. Eta datorren astean, beste bi aldiz aterako dira kalera. Urriaren 14an, Ereñotzun jarriko dute gunea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara; eta hilaren 16an Tilosetan, 17:00etatik 19:00etara hori ere.

Bideoa zabaldu dute, Tratu Onen (g)unea promozionatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!