Elkar laguntzeko saioak, merkatari eta ostalarientzat

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 7a, 00:00

Elkar laguntza eta elkar ikasketa saioak antolatu ditu Hernaniko Udalak, herriko merkatari eta ostalari guztientzat, urrian. Hilaren 13an izango da aurreneko saioa, merkatariei zuzendutakoa, 14:15etatik 16:00etara Iturolan, euskeraz; eta urriaren 14an egingo dute saio bera, gazteleraz, ordu eta toki berean. Eta hilaren 20an, ostalarien txanda izango da, 16:00etatik 18:00etara, elebitan. Izena emateko, bihar da azkeneko eguna, 943 33 70 28 telefonora deituta edota merkataritza@her­na­ni.eus helbide elektronikora idatzita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!