ARGAZKILARITZA

'Gorputzen errebuelta' martxan, Legarretak

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 7a, 00:00

Epe luzeko argazki proiektua abiatuko du Nagore Legarretak, urriaren 17an, basoan eta biluzik egingo dituen saioekin.

Bihar jarriko du abian Nagore Legarreta argazkilari hernaniarrak, internet bidez, Lightroom eta Photoshop ikastaroa, ostegu­netan 17:30etatik 19:30etara es­kainiko duena; eta hilaren 20an hasiko du Recreo fotográfo­co ize­nekoa, hamabostean be­hin asteartetan, 17:30-19:30 ordutegian.   Biei buruzko informazio gehiago, emailez eskatu daiteke: na­gore.legarreta@gmail.com.

Baina epe luzeko beste pro­iektu bat ere jarriko du martxan Legarretak urrian, Oiartzungo 100tze sor­men espazioarekin elkarla­nean: Gorputzen errebuelta. Hilaren 17ko iluntzean egingo dute aurreneko argazki saioa, basoan. Biluzik, emakumeen irudiak egingo ditu argazkilari hernaniarrak, bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!