'Green Book' izenekoa, afroamerikarrak onartzen zituzten establezimendu apurren gida

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 7a, 00:00

Don Shirley (Mahershala Ali) eta Toy Lip (Viggo Mortensen), eszena batean.

Migrazinearen hirugarren saioa izango da gaur: 'Green Book' pelikula jarriko dute, arratsaldeko 18:30etan Biterin. Doakoa da sarrera.

Biterira mugituko da Migrazinea gaur, aurtengo hirugarren saioa eskaintzeko. Eta oraingo­an, Green Book pelikula jarriko du Amher elkarteak, arratsaldeko 18:30etan hasita. Ohi bezala, doakoa izango da sarrera, aforoa bete arte; eta solasaldia ere egingo dute ondoren.

Don Shirley pianojole bertutetsu beltza da protagonista, eta Tony Lip zuria kontratatuko du bere txofer eta bizkarzain izateko, AEBetako hegoaldean egingo duen biran. Horretan, Lipek oso presente izan beharko du Green Book delakoa: afroamerikarrak onartzen zituzten establezimendu apurren gida. 1962ra garamazki filmak, eta aurreiritziei eta arrazakeriari egin beharko diote aurre bi protagonistek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!