Urbieta-Latsunbe igogailua, martxan

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 6a, 00:00

Matxura baten ondorioz, erabili ezinik egon da Urbieta kalea eta Latsunbe lotzen dituen igogailua, hainbat egunez. Baina dagoeneko konpondu dute, Udalak jakinarazi duenez, eta martxan dago berriro. Matxura nahiko larria zela eta, makinaria berria iristeko zain egon da konponketak egiten dituen enpresa, orain artean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!