Ekintza bereziz betetakoa, ikasturteko aurreneko egitaraua

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 6a, 00:00

Gaztetxo bat 'slackline' gainean, igerileku irekietan. Beraien oreka erakusteko aukera izango dute gaur, gazte eta nerabeek

Martxan da Hernaniko Gaztelekuaren urriko programa, eta denetik izango dute: eskalada saioa, Street Scape Room Donostian barrena, Gau Beltza...

Martxan da Hernaniko Gaztelekua ere, ikasturte bereziari kolorea emateko asmoz, herriko gazte eta nerabeen artean. Eta irailaren bukaeran irekiera ekitaldia ospatu ondoren, urrikoa izan da ikasturteko aurreneko egitaraua, ekintza bereziz betetakoa. Makina bat jolas eta tailer egingo dituzte, eta baita zenbait ekintza berezi ere.

Malabareak egiten hasiko dute astea gaur, slakcline zintarekin gainean ibiliz, diaboloarekin jolasean, pelota haundiekin... Eta karta jolasekin jarraituko dute bihar. Gaztelekuko dekorazioa landuko dute etzi, eta mural bana egingo dute ostiralean eta datorren astelehenean.

Urriaren 15ean egingo dute aurreneko irteera, Biterira, Migrazinearen pelikula bat ikustera: Diamantes negros. Hurrena, berriz, Santa Barbarara egingo dute, eskalatzera, Kaxkardi kirol elkartekoen eskutik, urriaren 17an. Eta beste irteera bat, urriaren 24an izango da: Street Scape Room egingo dute, Donostian barrena.

Baina bereziki garrantzitsua izango da Gau Beltza, Gaztelekuan. Izan ere, urriaren 30eko festaren aurretik, hainbat egunetan landuko dute gaia, girotzen eta prestatzen joateko.

URRIKO EGITARAUA

HERNANIKO GAZTELEKUAN

Gaur, Malabareak: slackline, pelota haundiak, diaboloa...

Bihar, Karta jolasak: Uno, Dobble, Dos

Etzi, Gaztelekuko dekorazioa

Urriak 9, Zure ahotsa murala: gazteen emozioei tokia eman eta gazteek esateko dutena biltzeko ariketa

Urriak 13, Ideien murala: gazteek beraien haserre, sentimendu eta mezuak ateratzeko dinamika

Urriak 14, Jakintza jolasak: Trivial Pursuit eta Nairobitarrak

Urriak 15, Amherren Migrazinearen pelikula ikustera: Diamantes negros. Biterin, 18:30etan.

Urriak 16, Merienda osasungarria

Urriak 17, Eskalada Santa Barbaran, goizean, Kaxkardirekin

Urriak 18, Mandala tailerra

Urriak 20 eta 21, Maskarak, SuperEROiak: Gau Beltzerako maskarak egiteko tailerra

Urriak 22 eta 23, Alokairu zerbitzuaren nondik norakoak zehaztu, gazteekin batera

Urriak 24, Street Scape Room, Donostian barrena

Urriak 25, Beldurrezko zinea, Katihotsaken eskutik

Urriak 27 eta 28, Beldurraren txokoa: Beldurraren pareta, dekorazioa, maskara prestaketa, Gau Beltzaren promoa

Urriak 29, Beldurrezko sukaldaritza

Urriak 30, Gau Beltza festa: beldurrezko istorioak, merendola beldurgarria...

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!