Hernaniko seniorrek 31-23 irabazi dute etxean aurredenboraldian

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 6a, 00:00

Jokaldi honetan penalti pitatu zuen epaileak.

20 urte eta gero lehenengo senior partidua jokatu zen kiroldegian Egiaren aurka.

Eskubaloia motorrak berotzen ari da txapelketa ofizialak hasi aurretik. Asteburu honetan sei partidu jokatu dituzte maila desberdinetako Hernaniko taldeek eta aipagarria da senior mutilen norgehiagoka. 20 urte eta gero, aurreneko aldiz aritu ziren kiroldegian eta emaitza ona lortu zuten. Egiari 31-23 irabazi zioten aurredenboraldiko lagunartekoan.  
Beste mailetan, kadete mailako taldeetako batek 34-47 irabazi zio Urolari, baina besteak 16-42 galdu zuen Bera Beraren aurka. Jubenil neskak ere 16-15 galdu zuten  Egiaren kontra eta kadete neskak 29-12 Urolaren aurka.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!