Pala

Garaipena Galdos eta Irazustabarrenak

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 6a, 00:00

Galdos eta Irazustabarrenak, gorriz, irabazi egin zuten Urtasun eta Ardanazen aurka.

Kepa Arroitajauregi Memoriala jokatzen ari dira pasa den ostiraletik eta 30-27 gailendu ziren Urtasun eta Ardanezen aurka lehenengo partiduan. Gizonezkoen bi bikoteek galdu egin dute Zestoan eta Lagunak-en aurka.

Kepa Arroitajauregi iurretarrak pelotako modalitate desberdinen alde lan haundia egin zuen, baina aurten hil da. Bere oroimenez Kepa Arroitajauregi Memoriala sortu da Durangaldean eta palista hernaniarrak bertan ari dira jokatzen. Ostiralean hasi zen txapelketa, trinketean, eta Irazustabarrena eta Galdosek irabazi egin zuten paleta gomazko txapelketan, 30-27. 


Beraien aurkariak Urtasun eta Ardanaz izan ziren lehenengo partiduan. Entrenamendu falta somatu zitzaien pelotariei. Koronabirusa dela eta konfinatuta egon da pelotariren bat, trinketeak oraindik itxita daude eta guzti hori nabaritu zen jokoan. 


Hala ere, tanto txukun batzuk ikusteko aukera izan zen partiduan zehar.


Hiru garaipen eta bost partidu galdu dira Gipuzkoako Txapelketan
Gipuzkoako Txapelketan Hernaniko palistek bost partiduetan bost partidu galdu zituzten eta beste hiru irabazi. Eta nola da posible hori? Zortzi bikotek jokatu zutelako eta hiru partiduetan Hernaniko bikoteak bata bestearen aurka aritu zirelako. 


Zestoan, bigarren mailako mutilek gomazko paletan, 25-17 galdu zuten etxeko Abantzu taldearen kontra. Lehenengo mailako mutilek Hernanin, kiroldegian, jokatu eta 21-25 galdu zuten Lagunak taldearen kontra. 


Beste hiru partiduetan Hernaniko neskak, euren artean jokatu zuten kiroldegian. Jubenilen bi partidu jokatu ziren eta bat seniorrek.  

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!