Goiz Eguzkik zerbitzuak martxan ditu

Kronika - Erredakzioa 2020ko urr. 5a, 00:00

Goiz Eguzkik zaintza pertsonaleko zerbitzu batzuk berreskuratuko ditu aste honetan, zenbait berrikuntzekin. Ile-apaindegi berria izango da, Miren; fisioterapeuta berria, María; eta podologoa, Patri, pedikura ordez. Ezinbestekoa izango da hitzordua hartzea. lIe-apaindegian, deitu 648 574 295 telefonora. Fisioterapia egiteko 638 52 92 52 telefono zenbakira deitu behar da. Podologoarentzat Goiz Eguzkira deitu behar da, 943 55 10 32 telefonora, astelehen, asteazken eta ostiraletan 16:00etatik 18:00etara. Hori bai, zentroak itxita jarraitzen du Udalak irekitzeko baimena eman arte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!